proiektua:proyecto

EU

Birmoldatzea “sektore zehatza berregituratu edo modernizatzea da, behar berrietara egokituz”. Batez ere industriari buruz hitz egiten ari garenean erabiltzen den kontzeptua da (“industria-birmoldaketari ekin”), baina oraingo honetan ordea, gure kale eta auzoetako espazio huts ugari birmoldatzeko egon daitekeen beharrarekin guztiz bat datorrelako erabiliko dugu.

Egoera horrek hiriko biztanle gisa pertsonalki arduratzea eragin ezezik, delinkuentzia-maila handiagoa, gizarte-jardueraren, auzoko sareen eta sozializazio-testuinguruen falta ekar dezake ere. Errealitate honek, kezka pertsonalaz gain, udalak eta erakundeak kezkarazten ditu dagoeneko, eta horietariko askok ez dakite nola jardun bizi duten egoeraren aurrean.

irala kalea lonja hutsak
Espazio horiek arte-jardueretarako erabiltzea, egoera berbera bizi duten eta/edo bizi izan duten leku askotan arrakastaz errepikatzen ari den konponbideetako bat dela dirudi. Espazioetan hainbat jarduera artistiko antolatzen dira: zinema-saioak, arte eta musika eskolak, erakusketak, kontzertuak, desfileak, komunitate-ortuak, denboraren bankuak, truke-merkatuak, repair cafe saioak, ospakizun gastronomikoak, hitzaldiak eta beste hainbat jarduera, beti tokiko pertsonak tartean sartuz.

Jarduerok eragin positiboa eduki dezakete garatzen diren inguruan, adibidez:

– Eragina ekonomia kulturalean espazio horietan burutuko diren jardun artistikoekin sortutako produktuen merkaturatzearen bidez edo tokiko ondare kulturalaren alderdiak bistaratu eta balioa emango dien ekimenen bidez.

– Ingurumena, kulturartekotasuna eta abarri buruzko hezkuntza-proiektuak sortzea.

– Gizarte-zientziei buruzko gaiak, adibidez: belaunaldien arteko harremanak lantzeko jarduerak, kulturartekotasunaren gaia aztertzea, artearen inguruko proiektuen bidez jatorri, kultura eta sexu guztietako pertsonak parte hartzen baitute.

Arkitektura eta hirigintza, hirigunetik urrun dauden auzoetako gizartearen suspertzea landuz, horiek izan ohi baitira, batez ere, errealitate hori bizi izaten dutenak.

deptford project reconversión vagón

Edozein eremu edo leku geografikotan burutzen ari diren jardunbide egokiak ezagutu eta beraiekin harremana izatea iradokitzaile, beharrezko eta onuragarritzat jotzen denez, gure inguruan antzeko proiektuak suspertu ahal izatea posible egingo duen informazioa eskaintzeko helburuarekin sortzen da, Birmoldatu .

logo birmoldatu beraz, hauxe da:

– “erabiltzen ez diren espazioetan edo espazio hutsetan artearekin lotutako jarduerak, tokiko biztanleria integratu eta partaide bihurtuz, garatzen dituzten nazioarteko ekimenak bilatu, aurkitu, arakatu eta hedatzen dituen ikerketa”.

-“udal, erakunde, instituzio, talde, elkarte, pertsonentzako edo espazio hutsei erabileraren bat eman nahi dieten beste batzuentzako erabilgarria, interesgarria eta iradokitzailea izango den erabilera zabaleko informazioa (CC)”.

– “erakunde eta instituzioekin partekatzeko dokumentua, inguru honetan antzeko ekimenak martxan jartzea eragingo duena”.

:

ES

Birmoldatu significa reconvertir en euskera. Reconvertir significa “reestructurar o modernizar un determinado sector, adaptándolo a las nuevas necesidades”. Se trata de un concepto que principalmente se utiliza al hablar de la industria (“proceder a la reconversión industrial”), pero que sin embargo, en este caso se  ha tomado porque encaja a la perfección con la necesidad de reflexionar sobre la posible necesidad de reconversión de la gran cantidad de espacios vacíos de nuestras calles y barrios.

Más allá de la inquietud personal que como habitante de la ciudad puede hacer preocupar ante tal situación, que puede tener como consecuencia mayores niveles de delincuencia, falta de actividad social y tejido de barrio, de contextos de socialización, etc; la problemática también comienza a inquietar a ayuntamientos e instituciones, muchos de los cuales se encuentran sin saber afrontar la realidad que les está tocando vivir.

irala kalea lonja hutsak

Destinar estos espacios a actividades artísticas parece una de las soluciones que se está repitiendo en muchos lugares que han vivido o están viviendo esta misma realidad. Espacios en los que se organizan gran variedad de actividades artísticas: sesiones de cine, clases de arte o música, exposiciones, conciertos, desfiles, huertos comunitarios, bancos de tiempo, mercados de trueque, sesiones repair café, celebraciones gastronómicas, conferencias y muchas otras, siempre implicando en ellas a las personas locales para su desarrollo.

Estas actividades pueden pues tener efectos positivos en los entornos en los que se desarrollen, como:

– efectos en la economía cultural a través de la comercialización de productos derivados de las prácticas artísticas que en estos espacios se lleven a cabo o con iniciativas que pongan en valor y hagan visible aspectos del patrimonio cultural local, otros.

– Creación de proyectos educativos que traten temas como el medioambiente, la interculturalidad, otros.

– Temas referentes a las ciencias sociales, como: actividades con las que trabajar las relaciones intergeneracionales, abordar el tema de la interculturalidad, ya que a través de proyectos que se enmarcan en torno al arte se hace participe a personas de todo origen, cultura y sexo.

Arquitectura y urbanismo, trabajando la reactivación social de barrios alejados de los centros de la ciudades, los cuales son los más frecuentemente afectados por esta realidad.

deptford project reconversión vagón

Puesto que tener conocimiento y contacto de las buenas prácticas que ya se están llevando a cabo en cualquier ámbito se entiende como inspirador, necesario y positivo, Birmoldatu nace con el objetivo de aportar información que haga posible activar proyectos similares en nuestro entorno.

logo birmoldatu

es pues:

: “una investigación que busca, encuentra, explora y difunde aquellas iniciativas internacionales que desarrollan actividades vinculadas al arte en espacios vacíos o en desuso, integrando y haciendo partícipes para ello a la población local ”.

: “información de uso abierto (CC) que resulta de utilidad, de interés y de inspiración a personas, asociaciones, colectivos, instituciones, entidades, ayuntamientos u otros, que quieran dar uso a espacios vacíos”.

: “un documento a compartir con instituciones y ayuntamientos, y en caso de existir interés por parte de estos, replicar alguna de las iniciativas aquí (entorno local)”.


 

logo birmoldatu

Lagunduta : con la colaboración de

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s