Unseen tours

: intro

Birmoldatu-k espazio hutsen birmoldaketa adibideak ezezik, praktika artistiko, sortzaile zein kulturalen harira sortu diren produktuak ere hurbiltzen ditu. Kontextu honetan kokatzen da Londreseko Unseen tours proiektua, zeinek turismoa eta kanporatze arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea batuz, produktu kultural bat eskaintzen duen.

: info

Londreseko txoko ezkutuak zein ohiko turismo zirkuituetan ikusten direnak bisitatzea eskaintzen dute Unseen tours delako ibilaldietan, kale horietan urteetan zehar bizi izan diren pertsonen gidapean. 2010-eko abuztuan sortu zen Londres esploratzeko modu alternatiboa.

Proiektua The Sock Mob delako bolondres elkartearen eskutik abiatu zen. Programaren helburua munduko hiri bikainenetakoa den Londres era ezberdin eta berezi batean zeharkatzea da, bere kaleetan bizi izan den pertsona batek eskaintzen duen ikuspegitik eginez, begirada berritzaile batekin. Gidek elkartearen aldetik gida profesionala izateko prestakuntza jasotzen dute, horrela bisitaren kalitatea ziurtatuz. Ibilaldiek ohiko historiako azalpenetaz gain, informazio bereziagoa ere eskaintzen dute, urteetan zehar norberak kalean bizitakoa besteekin partekatzeko aukera paregabea dira bisitok.

irudiak: mogello

Unseen tours ibilaldien bidez pertsona hauen gizarteratzea lantzen da eta aldi berean hiritarrekin zein kanpotarrekin topaketa ematea posible egiten duen espazio bat eraikitzen da, beste era batera zaila litzatekeena.

Tour-ak ostiral, larunbat zein igandeetan egin daitezke 7 edo 10 libera ordainduz (norberaren egoera ekonomikoaren arabera). Aurretik hitzordutako bisitak antolatzea ere posible da.

Bost ibilbide eskaintzen dira: London Bridge, Shoreditch, Covent Garden, Brick Lane, Mayfair eta Brixton-era eta bisitatuko den eremuaren arabera gida ezberdinak daude proiektuan: Hazel, Henri, Vic, Liz, Vinny eta John.

Bideo hauetan bisitan egon diren pertsonen ikuspuntua eta eritzia ezagutzea dago, hala nola, proiektuaren inguruko gehiago ezagutzea ere:


Laster proiektuaren inguruan Upneet Kaur-ek egindako filme dokumentalaren estreinaldia izango da.

Unseen tours proiektua twitter-en.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: