: intro
IDEO berrikuntza eta diseinu kontsultoria ezagunak, gizartearen ongizatea lortzeko erronken soluzio bila abian jarri zuen berrikuntza irekiko proiektu kolaboratiboa da OpenIDEO. OpenIDEO online plataforma dinamiko bat da pentsatzaile sortzaileentzat. Diseinatzaile konsagratutik hasi eta guztiarekiko jakin-mina sentitzen duen erabiltzailerarte, hauen eta gehiagoren ekarpenak batuz OpenIDEO-tik erronkei zuzen erantzun ahal zaie eta horrela IDEO bezalako diseinu eta berrikuntza enpresa batek, diseinu prozesuan pertsonak gehiago inplikatzea lortzen du.
Erabiltzaileen parte-hartze prozesua zazpi fasetan antolatzen da:
1) Inspirazioa
2) Kontzeptualizazioa
3) Kontzeptu finalak
4) Kontzeptu finalen xehetasunak
5) Ebaluaketa
6) Kontzeptu irabazleak
7) Aukeratuen gauzatzea
Honako bideoan funtzionamendua azaltzen da:
2 hilean behin gutxigorabehera erronka berria kaleratzen dute.
: info
Birmoldatu-k jorratzen duen espazio hutsen birmoldaketaren gaiaren inguruan OpenIDEO proiektuak duela zenbait hilabete kaleratu zuen erronka hurbiltzen da hemen (zelan berreskuratu bizia ekonomia beherakada jasaten ari diren hiri eta eskualdeetan?), bertan aipatzen diren proiektuetako batzuk hona hurbildu direlako edota informazio iturri aproposa izan daitezkeelako.
Nabarmentzekoa da erronkaren lehenengo fasea bukatzerakoan (inspirazioa) eta hurrengora (kontzeptualizazioa) pasatzeko unean, jasotako ideia guztien sailkapena eta antolaketa egiterakoan, zazpi gai nagusietako bat espazioen ber-pentsatzea (Re-purpose Spaces) izan zela.