SOUTH LONDON ART MAP

map

: intro

South London Art Map Londres hegoaldeko galeria eta estudioen gida da. Espazio hauetako asko aurretik beste funtzio batekin erabiliak izan ziren (lantegiak, biltegiak zein polizia komisariak esaterako). Hortaz, hainbat ekimen biltzen dituen mapa hau, birmoldatuak izan diren hainbat espazio ezagutzeko erreminta ere bada.

: info

Londreseko hegoaldean sormenak azken 10-20 urteetan boom handia izan du. Londres hegoaldekoak diren Damien Hirst-ek eta Anthony Gormley-ek beraien ibilbide artistikoari, britainiar artista gazteen (Young British Artists, YBA) etxea bezala ezagutzen den auzo honetan, eman zioten hasiera. Goldsmiths eta Camberwell College of Art arte eskola ospetsuak bertan kokatzen dira ere, eta duela gutxi Tate Modern-ak ibaiaren hegoaldean bere ateak ireki ditu.
2011an 100 galeria eta estudiotik gora zenbatzen ziren eta astero-astero ekimen berriak gehitzen doaz.

Galeria eta estudioak hiru eremutan banatzen dira: Bankside, Peckham eta Deptford, hauek Bermondsey, Vauxhall, Kennington eta Greenwich-ek inguratzen dituztelarik.

South London Art Map

Gidaz gain, ekimenak The South London Art Tour delako ibilaldia ere antolatzen du, hau da, bertako komisario edo artista batek gidaturiko ibilaldia bertako galeria eta estudioak bisitatuz. South London Art Map proiektuak maparen indarra ahalik eta gehien aprobetxatu eta ahalik eta jende gehien hurbiltzea lortu nahi du horrela. Helburu honekin ere ibilaldia norberaren ahalmen ekonomikoaren arabera ordaintzen da (Pay what you can).

Bestalde, hileko azken ostiral gauetan azken orduko galeria eta estudioen irekiera berezia antolatzen dute (Last Fridays Tour). 18h30etatik hasi eta 20h30ak arte, Deptford, Peckham edo Bankside-eko galeria eta estudioak doan ezagutzeko aukera berezia eskaintzen dute. Aukera bikaina izan ohi da bisita, elkarrizketa eta ekitaldi pribatuetaz gozatzeko, hala nola garagardo lasai bat edateko. Iristear dauden ostiraleroko bisiten informazioaren berri facebook orrian ematen dute.

last fridays logo

Antolaturiko beste ekintzetako bat eguneko bisitak dira. Oinezko ibilaldi hauek hileko lehenengo larunbatean, 14h00etatik 16h00etara, izan ohi dira. Hauetan artistak zein galeria zuzendariak ezagutzeko aukera izaten da baita azoka, kafetegi eta dendetako produktu bereziak dastatu zein erosteko aukera ere.

tour

Ibilaldi hauetan gida moduan Adam Walker artista, Rachel Price artista eta komisarioak eta Rosalind David artista egon ohi dira.

Ibilaldi hauetara joan ezin direnentzako beste aukera bat web orrialdean eskaintzen duten doako audio gida norberak eramatea da.

Londreseko eremu hau hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen du Goldsmiths unibertsitateak egin duen ondorengo bideoak:

Mapa, ibilaldiak eta audio gidaz aparte, web orrialdean irakurtzea dagoen aldizkaria ere kaleratzen dute.

: Irudiak

balanBalan Dance Centre

rent spacesBilmoldatutako eraikina

galeriaArte galeria

South London Art Map mapa hemen jaisteko aukera duzu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: