HACK THE CITY

hack the city poster

: intro

Hack the city 2012. urteko ekaina eta iraila artean, Dublingo Science Gallery-k eta Madrilgo Medialab-Prado-k Dublinen (Irlanda) antolaturiko erakusketa eta jarduerak izan dira. Programak bisitariak hacker pentsamoldea bereganatzera gonbidatzen ditu, hiria zimenduetatik transformatzera inplikatzea eta inspiratzea bilatuz.

Bertan ikusgai izan diren proiektuen aukeraketa artista, diseinatzaile, produktore, zientifiko, ingeniari zein gaiean interesa zuen beste edonori zuzenduriko deialdi irekiaren bitartez egin zen. Etorkizun urbano iraunkor bateko adibide errealak diren 19 proiektuen artean, nabarmentzekoa da David Benque-ren Fabulous Fabbers.

david benqueirudia: David Benque

: info

Dublingo Hack the city-n ikusgai izan den David Benque-ren Fabulous Fabbers proiektua, 2010-an aurkezturiko beste bertsio batean oinarriturik garatu du. Science Gallery-ak proiektua Irlandako kontextu espezifikoan oinarriturik berriro gauzatzea eskatu zion. Prozesu horretan David-ek Castle Heights izeneko urbanizazio fantasmagoriko (Ghost Estates) delakoekin eman zuen eta eraikin huts hauen ber-erabilpenean inspiratu zen proiektua sortzeko.

Lantegiak hirira etorri dira! Urrutikoa utzi eta gure hirietara mugitu dira, aldarrikatzen da proiektuarekin. Egungo ingenieritza aurrerapenek iraultza globala ekarri dute eta alboko etxebizitzan teknologia aurreratuko gailuak ekoizten ari dira.

Proiektu honek etorkizuneko lantegiak eta beraiekin izango dugun harremana aztertzen ditu.

david benque_2irudia: David Benque

Hack the city-rako Fabbers-ak Irlandara etorri dira. Zer gertatu daiteke hacker-ek Irlandako jabetza hutsak bereak egiten badituzte? Azken berrikuntza teknologikoez, 3D inprimatzaileak zein energia sorgailuak esaterako, bukatu gabeko eraikuntzen okupazioa aurrera eraman eta lekuko lantegiak sortu ahalko dituzte. Burbuila ekonomikoak gelditu duenaren aurka borrokatuz, tokiko behar izanak betez eta hondarrak zirenak berpiztuz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: