Recess

recess1

: intro

Recess-ek ikuslegoaren begietara beti irekita dagoen arte sorkuntzarako espazioa eskaintzen die artista garaikideei.
Irabazi gabeko New York-eko elkartearen Session deritzon programaren bidez, artistei Soho-n eta Red Hook-n dauden espazio eta erakusleihoetan lan egiteko aukera eskaintzen zaie, zeintzuk lantegia eta arte-salaren artean kokatzen diren.
Recess-en proposamena birmoldatu-k lantzen dituen espazio hutsetarako erabilera berritzaileetako bat izan daiteke.

: info

Artista garaikeen eta hauen ikuslegoaren arteko harremana lantzeko asmoarekin, hiriko museoetan hezitzaile bezala lanean zegoela sortu zuen Allison Weisberg-ek Recess 2009ko maiatzean. Baina proiektuaren jatorria 2008an kokatzen da, Allison-ek Park Avenue Armony-n ospatuko zen Whitney Biennal-ean ari zela, ohiko museoetatik kanpo egun artistek beraien lana aurkezteko erakusketak antolatzeko duten arazoaz konturatu zenean.

recess2

Session egonaldiak elkarrizketa eta ideietarako espazioa dira, hemen artea sortzeko prozesuak dauka garrantzia, emaitzak beharrean. Nahiz eta artistak, denboraldi horretan zehar piezaren bat sortu, berau saltzeko inolako mugarik ez egon.
Lan egiteko era berezi hau benetan interesgarria da artistarentzako, arte-lana sortzen ari den bitartean bere ikusleekin kontaktuan egon daitekeelako, batzuetan hauek ere bertan parte hartu dezaketelarik.
Bide batez artistei beraien sorkuntza prozesua esploratzeko aukera eskaintzen zaie ere.

Recess-eko proiektu arduraduna den Maia Murphy-ren hitzetan ez dago pareko espaziorik, bertan ez da inagurazio ekitaldi batera begira lan egiten, baizik eta artistaren sortze-prozesua landuz eta honi garrantzia emanez egiten da lan eta hori da ikuslegoak ezagutzen duena.

Session programataz aparte, Recess-ek bestelako jarduerak ere antolatzen ditu, bekaturiko artisten emanaldiak, musika saioak edo formakuntza tailerrak esaterako.

recess3

Irudiok Recess-en Flickr galeriatik hartu dira, zeinek hainbat artista egonaldi eta ekitaldiren argazkiak biltzen dituen. Facebook eta Twitter perfilak ere badituzte.

Hemen Hypperallergic-eri eskainitako artikulua irakurtzea badago eta hemen Session egonaldia bete berri duen John Miserendino artistaren lana.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: