: intro
Iran-en jaio zen Reza Abdoh artista berritzaileak inspiraturik, 1995. urtean Anita Durst-ek New York-en sorturiko chashama-k, erabili gabe dauden espazioak eraldatu eta artistei, doan edo prezio oso baxuan, eskaintzen dizkie 5 modalitatetan: estudioa, egonaldiak (chaNorth eta Theather), galeria, erakusleihoak eta gazteria.
: info
Proiektuaren sortzailea den Durst-ek, West 42nd Street-eko 135. zenbakian produkzio batean lanean ari zela, larri zebiltzan artistek espazio hau gauean erabiltzeko eskaera egin ziotenean, izan zuen chashama sortzeko ideia. New York-ek zuen espazio apropos eza zen bertan kultura giro anitza, dinamikoa eta probokatzailea ez sortzearen arrisku handiena. Egoerari erantzuna emateko, artistak eta espazio hutsak konektatuko zituen modu bat bilatzeari ekin zion, jabego pribatu eta publikoarekin harremanetan jarriz eta horrela chashama sortuz.
chashama-ren helburua hutsik dauden espazioak birmoldatu-z New York-eko sormena laguntzea da, doan edo prezio oso baxuan artisten tailer edota erakusketa-areto bihurtuz, horrela inguruko komunitatea programa berritzaile, kultura, sorkuntza eta merkataritzaz indartuz eta gizartearen kohesioa lagunduz.
Hutsik dauden eraikuntzekin lan eginez, auzo eta auzotarretan inbertitu, artistak eta beraien lana sustatu eta sorkuntza eta filosofia ezberdinak defendatzen dira. chashama-ren lanaren bidez era askotako auzoetara iristen dira artistak eta beraien lana, mugimendu asko duten eremuetatik baliabide urritzeko eta ia kultura adierazpenik ez duten lekuetararte. Bide batez, chashama-rekin lan eginez artistak udal, hiri eta estatu erakundeekin erlazionatu daitezke.
chashama-k erabili gabe dauden hiriko espazioen ateak irekitzen ditu, hiriko ehundaka artisten esku milaka metro karratu jarriz. 1995 urtetik hona, bere 5 lan arloen bitartez, chashama-k 50 espazio baino gehiago eraldatu ditu hirian zehar, 350 gazteren sormena bermatu du, 10.000 artistei lan-espazio merkeak eskaini dizkie, 720 erakusleiho proiektu aurrera eraman ditu, 1.080 galeria ekitaldi antolatu ditu, 150 egonaldi programa eta 500 estudio bultzatu ditu eta 2.500 ekitaldi publiko baino gehiago ospatzea posible egin du, guztira 500.000 ikusle izatera iritsiz.
Etengabe gora doan New York-eko artista komunitatearen lana eta ideiak ezagutzearen alde lanean jarraitu ahal izateko beraiekin kolaboratu daiteke. Proiektua ekonomikoki lagunduz, soberan duguna eskainiz edota espazio huts bat izatekotan, beraiek kudeatzea baimenduz. Egun eskaintzen dituzten espazioen zerrenda kontsultatu daiteke chashama-ren webgunean, baita aurretik izan dituztenak ere.
Nabarmentzekoa da chashama-ren Flickr galeria, bertan ikusgai dauden 40.000 argazkiek egiten duten ezagutzeko laguntzen bait dute. Facebook eta Twitter perfilak badituzte eta Youtube katea ere.
Argazkiak: chashama.