PHP

: intro

Design 99-ren Power House Productions-rekin (PHP) Detroit-eko etxe hutsak arte proiektu bihurtzen ari dira.

: info

Arte garaikideko eredu berriak eta arkitektura jarduera berriak aztertzeko helburuarekin Gina Reichert and Mitch Cope-k 2007an Design 99 sortu zuten. Denda bateko erakusleihoan lanean hasi zen bikotea, egun beraien Detroit-eko bizitegi-auzoko txokotik, komunitatearekin artea eta diseinua nahasten dituzten proiektuekin esperimentatzen saiatzen da.

2008tik ideia eta metodologien testeatzailea den The Power House proiektuarekin lanean dabiltza, auzo osoarekin erlazionatzeko espazioa dena.
2009an Power House Productions (PHP) hau sortu zuten, artea eta kulturaren bitartez auzoen egonkortzea lortzea lantzen duen irabazi-asmorik gabeko elkartea. Bertan lantzen direna era askotakoak izan daitezke; hutsik dauden espazioen marketinetik espazio publikoko arte instalazioetararte. Artistak auzoko egunerokoa ezagutzera gonbidatzen dituzte beraien programen bitartez, horrela komunitatearekin erlazionatuz eta ikerketa prozesu honetatik arte-lanak sortuz. Urte hauetan, PHP-k 23 artista ekarri ditu auzora; behartu, ikasi eta lan egitera, eta 28 ondasunen salmentan lagundu du, bai berriak zein zaharrak. Horretaz gain, auzoan artista internazionalen parte-hartzea izateko, Alemaniako Fonds BKVB erakundearekin hitzarmena dute, horrela Design 99-k Alemaniar artistekin kolaboratzen duelarik.

Artisten gaitasun eta talentuarekin eta denboraldi luzean zehar auzoko komunitatearekin lan eginez, oraingo auzoaren oso bestelakoa dena; sortzailea eta bizia, guztientzako segurua eta jasangarria, sortuko dutelaren asmoarekin daukate proiektu hau martxan.

Argazkiak: Power House Productions proiektuan parte hartu duten artistenak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: