Storefronts Seattle

: intro

Storefronts Seattle-k espazio komertzial hutsak artearen bidez aktibatzen egiten du lan, artistak eta artea hutsik dauden saltokien erakusleihoetara hurbilduz.

: info

Seattle-eko betiko saltokien beherakada gogorrari aurre egiteko, auzo garapenerako programa bezala sortu zen Storefronts Seattle 2010 urtean. Artea kaleen itxura aldatu eta ekonomia lokala bultzateko tresna izan zitekeela ohartu zirenean.
Horrela Seattle-eko zenbait auzo eta inguruko beste hiri batzuetako denda hutsetara aktibitate artistikoa ekarri zen. Aldi berean, proiektuaren bidez, ehundaka artista lokal laguntzen dira, dirua eta denbora eskainiz, beraien lana produzitzea posible eginez. Seattle-eko alkate den Mike McGinn-ren hitzetan “gure negozio eta arte komunitateen arteko kolaborazio bikaina da proiektu berritzaile hau. Storefronts Seattle-k Seattle-eko sorkuntza sektorean zerbait piztu du, hutsik dauden erakusleihoei bizia emanez eta gure auzoetako negozioak lagunduz”.

Storefronts Seattle artearen alorrean berrikuntza sortzeko lan egiten duen Shunpike-ren programa da. Seattle-ko udala, auzo-taldeak, ekonomia garapenerako eta dendari elkarteak batera lanean arituz, martxan jarria eta honako elkarteek lagundua: 4Culture, Bruce Fleming, Eliza S. Rankin eta Seattle Metropolitan Police Museum.

Programaren bidez jabeak espazio hutsaren asegurua ordaindurik izango du eta bere itxura hobeturik ikusiko du (garbi eta margoturik). Gainera, hilero ehundaka pertsona geratuko dira espazioaren aurrean eta atea iragango dute.

Storefronts Seattle-k denda hutsak aktibatuz auzoa seguruagoa eta ederragoa bihurtuko du, eta aldi berean, espazio hauek erosle potentzialak diren, espazio komertziala bilatzen duten, sorkuntza industriako profesionalei ezagutzera emango zaizkie.
Proiektuak ez du jabearentzako inolako koste ekonomikorik suposatzen eta espazioa alokatuz gero, hurrengo 30 egunen barruan hutsik geratzen da. “Zure espazioa, topatu genuenean baino hobeto utziko dugu” lemapean.
Bestalde, alokairua edo salmenta ematen ez bada, 2-6 hilero bertako proiektua aldatu egiten da. Espazioetan hiru modalitatetako proiektuak jartzen dira martxan:

– Instalazioak erakusleihoetan.
– Egonaldiak: open-studio deritzon erakoak, non arte-lanak ikuslegoaren aurrean sortzen diren.
– Ekonomia sortzaileen negozioak: arte galeria, pop-up dendak, arte liburutegiak, hezkuntza programak, etb.

Espazio komertzialen %20 hutsik egonik, “alokairuan” kartela ez da nahikoa erosi edo alokatuko duen bezero bat erakartzeko.

Proiektuak Facebook orria eta Twitter perfila ditu.

Irudiak: The New Pioneer Square

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: