Birmoldatu-n biltzen diren beste proiektu batzuek bezala ere, Chicagoko Pop-Up Art Loop-ek ere hutsik dauden denden erakusleiho eta espazioak arte galeria, erakusketa areto eta artista estudio bihurtzen egiten du lan. Espero ez duzun lekuetan artea topatuko duzu!
: info
Pop-Up Art Loop Chicago Loop Alliance-ren irabazi asmorik gabeko ekimena da. Arduradunak artista eta espazioen jabeekin harremanetan jartzen dira, horrela erabili gabe dauden espazioak denbora zehatz batez irekirik egongo diren arte galeria bihurtuz. Chicagoko artistei inolako koste ekonomikorik izango ez duten espazio paregabeak eskainiz.
Argazkiak, eskultura, 2D artea, bideo, instalazio eta bestelakoak ikusteko aukera izaten den espazio hauetako bakoitza doan eskaini ahal izatea proiektuaren kolaboratzaile eta jabeen esker onari esker da posible.
Pop-Up Art Loop-ek, ohiko galeriek ez bezala, ez ditu erakusketa aretoak alokatzen. Hutsik dauden dendak, erakusleihoak eta espazio publikoak erabiltzen dituelarik. Beraien ibilbidea hiru espaziorekin hasi zen 2009an eta beraien helburua Chicagoko erdiguneko espazioak gehitzen joatea da.
Antolatzen duten erakusketetako bakoitzerako artelanak aukeratzean tamainua, formatua eta bestelako aspektuei arreta jartzen diete, helburua espazio bakoitzerako pieza egokienak aukeratzea delarik.
Erakusketa bakoitza antolatzen denean, parte hartzaileei argi uzten zaie espazio hutsa alokatua izatekotan 30 egunetan hutsik geratu behar dela.
Pop-Up Art Loop-en bidez hutsik dauden espazio komertzialak energiaz, bizitzaz eta jendez betetzea lortzen da.
Pop-Up Art Loop-en Twitter perfila eta Facebook orrialdearen bidez jarraitzea baduzu.
Irudia Pop-Up Art Loop-ena da.