Lower Manhattan Cultural Council

: intro

Lower Manhattan Cultural Council-k (LMCC) New York hirian barrena artea zabaltzen egiten du lan. Arte instalazioak komisionatzen dituzte, performance-ak produzitu eta aurkezten ditu, artea komunitate bizi bat sortzeko eta mantentzeko osagai gisa ulertuz. Bere lana erabili gabeko barruti finantzariko bulego eta espazioak birmoldatuz garatzen du.

: info

Artearekiko interesa zuen Flory Barnett-ek barruti finantzaria gizatiartzeko asmoarekin sortu zuen proiektua. 1972an, World Trade Center 1 bukatzean, arte kontseilu delakoa hasi zuen eremuko langileei bazkalorduan bulegoetatik ateratzea proposatuz. Urtebete beranduago, hainbat agenteren laguntza ekonomikoari esker (Chase Manhattan Bank David Rockefeller-en bidez eta New York State Council on the Arts esaterako), LMCC irabazi asmorik gabeko elkarteen munduaren zati bihurtu zen. LMCC World Trade Center barrutiarekin batera hasten joan zen, artea eta kultura inguruan zabalduz. Bazkalorduetako kontzertu eta arratsaldeetako plazako performance-etatik, bankuetxeko atariko erakusleihoetara (Art Lobby delako proiektua) eta kanpo eskultura erakusketetara, Lower Manhattan eremua arte esparru bilakatu zen.

Ondoko urteetan sorkuntza bekak martxan jarri zituzten (1984an: Manhattan Community Arts Fund, hiriko artista eta irabazi asmorik gabeko elkarte kulturalei zuzenduriko 5.000 dolar-eko dirulaguntza, 1998an: Fund for Creative Communities, hiriko komunitateak artearen inguruko proiektuak bultzatzea helburua zuen laguntza eta 2003an: Creative Curricula, eskolei zuzenduriko arte programa zelakoa).

1990. urtean elkarteak bere buleguak World Trade Center-en kokatu zituen eta gainera World Views abiatu zuen, hau da, Ipar dorreko azken solairuetan estudioak jarri zituen eskuragai artistentzako. Garai berean Evening Stars proiektuarekin doako dantza ekitaldiak antolatzen hasi zen World Trade Center-eko plazan, eta eraikinean barrena artista ezberdinen lanak ezagutarazteko hainbat erakusketa antolatu zituen.

Istoria garaikideko 2001eko irailak 11-ko New York-eko gertaerek LMCC erabat eraldatu zuten. Proiektuaren egoitza, sorkuntza estudioak, erakusketa aretoak eta 30 urtetako istoria minutu gutxitan suntsituak izan ziren. Bereziki, nabarmentzekoa da bertan egoiliar bat hilik suertatu zela, Michael Richards, zein beste ehundaka hiritarrekin batera ere hilik suertatu zena. Michael-ek bere 92. solairuko estudioan lanean igaron zuen azken gau hura, heltzear zegoen estreinurako, Turkegee Airmen-en inspiraturiko bere eskultura sortzen.

Gertaeren harira ere, Michael-en senideek eta lagunek, urte batzuk igarota eta Michael-en ideologietan oinarriturik, Karibeko artistei zuzenduriko The Michael Richards Fund beka sortu zuten.

Honen ondoren, eta behin behineko bulegorik izan gabe, LMCC han hemen izan zen urteetan zehar, egungo Maiden Lane-eko kokalekua izan arte.

Estudioak suntsiturik zeudelarik, hainbat agenteren eskuzabaltasunari ezker aurrera jarraitu ahal izan zuten, horrela New Views sortu ahal izan zuten, margolarientzako egoitzak Brooklyn-eko DUMBO-n eta World Financial Center-en baita. Eta Paris-eko udalak egun oraindik bizirik dirauen New York-eko ikus-entzunezko artistei zuzenduriko, sei hilabeterako egonaldi programa jarri zuen martxan.

2001eko gertaerek LMCC-ek etorkizunean bultzatuko zituen programa berri ezberdinetan eragina izan zuten, horrela Michael Richards-en beka sortzeaz gain, Cities, Art & Recovery eta Gulf Coast Residency jarri zituen martxan. Lehen programarekin munduan zehar ematen diren ezbeharren aurrean, berreskuratze prozesuan arteak eta kulturak duten garrantzia azpimarratzen duten proiektuak laguntzen dira. Bigarren programa Katrina urakanaren ondorioz baztertuak izan ziren 15 artistari eskaintzen zaizkien egonaldiak dira.

Ondorengo urteetan jasotzen joan diren dirulaguntza ezberdinen bitartez, disziplina anitzeko artisten sorkuntza laguntzen duten bestelako programak martxan jartzen joan dira. Egun, beraien eskaintza Workspace, Swing Space, Process Space, SPARC, International Fellowships eta Paris Residency programetan oinarritzen da.

Workspace: 15 urte dituen programa honen bitartez, 9 hilabetez artista eta idazle berriei beraien prozesu sortzailean eta garapen profesionalean sakontzeko aukera eskaintzen zaie. Manhattan-en lan espazio aproposak lortzeko zailtasunari kritika egiten zaio bide batez, izan ere eskaintzen zaizkien espazioak erabili gabeko birmoldatuak izan diren bulegoak bait dira. Horrela, Lower Manhattan delakoan lan egitearen kontzeptuan aldaketa bat sortuz.

Swing Space: honekin ikus-entzunezko eta performance-ak lantzen dituzten artista edo artista taldeei beraien sorkuntzak aurkezteko espazioak eskaintzen zaizkie. 2005tik eta hona, 1.000 artista baino gehiago aritu dira Lower Manhattan eta Governors Island-eko 20 kokaleku ezberdinetan.

Process Space: ekimenak hasiberriak zein ospetsuak diren artistei, New York hirian jatorria duen ikerketa, garapen, esperimentazio eta sorkuntza bultzatzeko, egonaldi intentsiboak eskaintzen ditu Governors Island-en dagoen LMCC-en 110 Eraikina arte zentruan.

SPARC: programaren bidez, hautaturiko artistek jende nagusiarekin batera lan egiten dute hiriko nagusien bost zentruetako batean. Topaketa hauekin nagusien ongizatean efektu positiboak izatea bilatzen da.

International Fellowships: Asian Cultural Councilekin, CEC Artslink-ekin eta Pariseko udalarekin eginiko hitzarmenei esker eskaintzen dituzten beka internazionalak dira.

Programa guzti horietaz gain, 2011ko otsailetik Lower Manhattan Cultural Council-k hartu du udan urtero ospatzen den The River To River Festival jaialdi ospetsua antolatzearen ardura.

Hau eta bestelakoen jarraipena egiteko Facebook eta Twitter perfilak, Flickr kontua eta Youtube eta Vimeo kateak ditu.

Argazkiak: Facebook perfiletik hartuak dira.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: